2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Seigarren klasea!!

       Medikuarenera joan naizenez, klasekide bati eskatu diot informazioa, batez ere, jakiteko ikusi ditzuten programak.

       Lehenengoa Ardora progama da.  Programa honek, ariketak egiteko aukera ematen digu. Nire ustez oso interesgarria da hizkuntza aldetik. Izan ere, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez ariketak sor ditzakegulako. 30 ariketa baino gehiago sor daitezke.  Webgunean, "ayuda" atalean, gida bat dago, ikasteko nola sortu ariketa bakoitza ( gaztelaniaz, ingelesez edo galegoz idatzita dago).

     Jarraian clik eta Jclick landu dute. Aipatutakoak Zonaclick webgunean aurki ditzakegu. Generalitat de Cataluñak sortu du web orrialde hau. Hori dela eta, webgunea catalanez, gaztelaniaz edo ingelez dago. Programek berriz, euskara hizkuntza sartuta dauzkate. Ondorioz, ariketak euskeraz egitea posiblea da, baina, erabiltzaileen elkarteak ez du eskara oinarritzat hartzen.

         Hurrengo plataforma Educaplay da. Baliabide honek ariketak egiteko aukera ematen digu.  Bestalde, web orrialdean ariketa mordo bat igota daude, erabiltzaileek sortu dituztenak. Kasu honetan, hizkuntzak gaztelania, ingelesa eta frantsesa dira. Web orrialde honetan dagoen erabiltzaileen elkartea izugarria da eta aktiboki parte hartzen dute, esan dudan bezala ariketa asko daude.

         Azken programa Storybird izan da. Web orrialde hau ingelez dago eta ipuinak egiteko erabiltzen da. Hasteko izena eman behar duzu, kontu bat sortzen, ondoren ipuinak sortzen hasi gaitzeke. Oso intuitiboa denez, umeek ez dute arazorik erabiltzeko programak dituen aukerak. Sormena lantzeko oso baliagarria da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina