2014(e)ko abenduaren 30(a), asteartea

Gogoetatxoa

    Orain dela bi aste kurtsoa bukatu zen. Praktikak, niretzat gogrrak izan dira, baina lasai, orain azalduko dut. Astero 5 ordu eta erdi eman ditugu, hobeto esanda, azteazkenero. Hau da, asteko ordu kopuru osoa egun batean eman dugu. Gainera, ordu bat eta erdietan bazkaltzen dugu normalean, eta ordenagiluan eogtea bazkaldu ondoren, askoz zailagoa da. Landu duguna interesgarria dela uste dut, umeekin egiteko primeran dagoelako. Era berean, guretzat beharrezkoak diren programak aztertu dugu, word, powerpoint, audacity, etab. Kurtsoa hiru hilabetekoa izan da, practicumagatik. Hori dela eta, dentsoegia geratu da. Edukien kopurua ondo, baina konprimituta, oso askar eman dugu. 

     Ikusi duguna azaltzen saiatu naiz, niretzat zaila izan da idaztea, batez ere hiztegiagatik, ikterekin  erlazionatuta sortu diren berba berriak ez nituen ezagutzen. Halaber, hiztegi teknikoa ez da errazten irakurketa, beraz, saiatu naiz testu orekatuak egiten. Zailtasun batekin jarraituz, ez zait batere gustatzen blogger-ek duen idazteko tresna. Aukera gutxi duela pentsatzen dut, esate baterako, letraren tamaina. Erabili dudana txikiegia iruditzen zait, hurrengo tamaina berriz, handiegia. Ondorioz deseroso lan egin dut, ziur aski, ohituta ez nagoelako.

    Bukatzeko, nire ustez, bloga motibarriagoa izango litzateke , guk aukeratuko bagenu gaia. Izan ere, errepikakorra izan da egiteko prozesua. Hau da, klasean teoria ikusi eta apunteak hartu, ondoren, klasean bertan praktikak egin eta geroago blogean aztertutakoa idatzi. Hasieran ondo, baina amaiera nahiko astuna izan da niretzat. Hala ere, horrelako ereduari esker, asko landu dugu klasean ikusitakoa. Nahiz eta astuna izan, ikasteko baliagarria izan da, beraz, ez dakit nire proposamena erabilagarria den.

     Hemen bukatzen da nire Blogga, eskerrik asko irakurtzeagatik....

...... eta urte berri on!

2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

Azken klasea!!

   Konturatu gabe azken eguna heldu da. Saiatu gara klase osoa galtzen, zoritxarrez, ezinezkoa izan da. Dena dela, lasaigoa izan da eguna.

   Azken klasearekin hasteko, Qrkodeak landu dugu. Qr kodeak informazioa zabaltzeko beste modu bat da. hau da, Qr kode bakoitzak helburu batera eramaten gaitu. Horrela izanda, Qr kode bat sortu dezakegu gure blogarekin lotuta.Qr kodeak irudi bat dira, kodea irakurtzeko aplikazio bat erabiltzen da. Aplikazioarekin qr kodea irakurri ondoren, interneta irekitzen da eta kodeak estakatzen duen informazioa agertzen da. Gure kasuan, bloga agertzen da.
Sortzeko qr kodea sakatu Hemen!

    Kurtsoaren azken kontzeptua, infografiarena izan da. Infografiak irudiak dira, kartel bezalakoak edo posterrak. Irudi honen asmoa da idei batzuk antolatzea, hitz gutxi erabiliz, batez ere irudiak erabiliz. Froga bat egiteko, Easelly web orrialdea erabili dugu.

  Horrela bukatu dugu kurtsoa!!

2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Zazpigarren klasea!

     Modulo astean indarra hartu ondoren, Hot Potatoes programarekin hasiko gara lan egiten. Programa honek gure ariketak egiteko aukera ematen dizkigu.

     Go!Animate web orrialdean dagoen programa ikusi dugu bideo baten bidez. Hala ere, progama hau erabiltzeko ordaindu behar dugu. Programa oso ona eta erabilgarria izan arren, aukera asko duenez, zailegia izan daiteke, batez ere umeekin lantzeko. Programa honek animazioak egiteko da, tresna profesionala dela esan dezakegu.

     Irudiekin lotuta komikiak egiteko Pixton weborrialdea landu dugu. Web orrialde honetan berriz, ez dago aukerarik animazioak egiteko.  Dena den, historiotxoak egiteko primeran dago. Lan egiteko bi modu daude, bata hasiberriei bideratuta eta bestea, adituei bideratuta. Erabilera intuitiboa denez, umeak ez dute arazorik izango komiki bat egiteko.

    Bukatzeko podcast egiteko web orrialde batzuk ikusi ditugu. Klasean lerro bakoitzak programa bat erabili du. Azken lerroan, guk bilatu dugu interneten programa edo web orrialde bat podcas-ak egiteko. Mariak eta biok, Spreaker weba erabili dugu. Web honek aukera ematen digu podcast-ak igotzeko, online egiteko edota, eta azken hau interesgarriena da nire ustez, zuzenean egiteko. Hau da, zuzenean online eman dezakegu grabatzen duguna, mundu osoak entzun dezan, streaming ematen esate baterako.