2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

Hirugarren klasea!

     Gaurko klasean, hasi gara RSS tresna lantzen. RSS baliabideak leku batean argitaratzen duen informazioaren berria ematen digu, hau da, weborrialde batean sarrera berri bat igotzen badute, gure emailera helduko da email bat berria ematen. Horrela begiraleak ez du informazioa bilatu behar, bere emailean jazotzen du nahi duena. Oso arrunta da RSS botioa eta ia-ia weborrialde guztietan sartuta dago.

      RSS tresnak laguntzen gaitu gure lana zabaltzen, baina egiten duguna gurea da. Hori dela eta, eta gilearen eskubideak pil-pilean dagoenez, gure blogean ezin dugu ahaztu gauza bera gertatzen dela, ondorioz,  gure lana babestu behar dugu. Horretarako, Creative commons weborrialdean dagoen litzentziak erabili ditugu. Lizentzia bakoitzak bere ezaugarriak dituenez, guretzat aproposena dena bilatu behar dugu

     Creative commons lizentziak ez du babesten gure lana, hau da, bai litzentziak esaten du irakurleak erabil dezakeen ala ez, baina baimenik gabe erabiltzen badu, ez digu esango. Arazo honi aurre egiteko, Copyscape weborrialdea ikasi dugu. Web honek gure weborrialdean dagoena, interten daudenarekin konparatzen du, beraz, sortu duguna baten batek kopiatu eta bere webgunean itsasi badu, baliabide honekin aurkituko dugu.

      Umeekin irudiak oso erabilgarriak dira, zer edo zer irakasteko. Alde batetik gure irudiak sor ditzakegu, beste alde batetik, ateratako argazkiak edo internetetik hartutako irudiak editatu ditzakegu. Bigarren aukerarekin jarraituz,  irudiak editatzeko programak ikusi ditugu klasean, GIMP eta Fotoflexer hain zuzen ere.

      Nire kasuan, kanpora joan naiz, argazkiak ateratzeko. Aitorrek eta biok 12 argazki hartu ditugu denborari buruzkoak. Eza da batere erraza izan, baina, eguzkiarekin eta gela batetik kanpo pozik lan egiten dugu.

2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

Bigarren klasea!



     Gaurko klasean ikusi duguna oso garrantzitsua da, batez ere, aurkezpenak, lanak eta blogga egiteko. Hau da, letraren ezaugarriak, tamaina, kolorea, mota, etab. ikasi ditugu. Gure mezua plazaratzeko, argi eta erraz irakurri behar da testua. Hori dela eta, konbinatu behar dugu letra, fondoa eta letren ezaugarriak.

Adibide

      Goiko adibidean ikus dezakegun bezala, argitasuna beharrezkoa da idazten dugunean edo, bestela, irakurtzea zaila izango litzateke edo ezinezkoa.

      Informazio garaian gaudenez, gero eta pisu gehiago  dute erabiltzen ditugun artxiboak. Ondorioz, derrigorrez erabili behar dugu konprimitzeko programa bat. Ospetsuena Winzip programa da, dudarik gabe. Winzip programarekin, artxibo baten tamaina txikitzen da. Beraz, konprimitu ondoren, email batean konprimitu gabe handiegia den artxibo bat gehitu dezakegu. Ildo berean, usb batean gauza bera egin dezakegu. 

     Honekin lotuta, "consigna" serbitsua aztertu dugu. Serbitsu honek  Ehu weborrialdera artxiboak igotzeko aukera ematen digu. Hala ere, artxiboak gehienez hiru egon egon daitzeke consigna-n. Izan ere, consigna-ren helburua ez da artxiboak gordetzea, elkartrukatzeko aukera ematea baizik. Klasean irakasleak igo duen artxibo bat deskargatu dugu eta igotzeko aukera aztertzeko, guk sortutako elementu bat igo dugu.


     Lehen deskargatu dugun artxiboan, Powerpointak egiteko informazio baliagarria ikusi dugu, klasean aurkezpenak egiterakoan, Powerpoint progama erabiltzen dugulako. Hezkuntzan, teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen dira, halaber, baliabide digitalen programak ezagutu behar ditugu.

2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Lehenengo pausuak!

Tituluan idatzita dagoen bezala, lehenengo pausuak eman ditugu!

Informazioa bilatzea beharrezkoa da gure bloga betetzeko, horregatik, hasieran,  ikurren erabilera (+,-, "...",...) landu dugu Google buskadorean. Honekin lotuta "alerta"-k ikusi dugu, gai bati buruzko informazioa jasotzeko.

Geroago gure bloga sortu dugu blogger plataforman ( Googlekoa). Blogaren izena aukeratu ondoren, mezu bat idatzi dugu froga moduan. Blogeroak gara!!

Blogetan nahi duguna sar dezakegunez,  ikasi dugu nola jar ditzakegun  bideoak (youtubetik), musika (goeartik), PPTak (slidesharetik) eta aldizkariak (issuutik). Igotzen duguna erraz aurki dezazuen, etiketen erabilera landu dugu.

Itxura garrantzitsua da zuen arreta sortarazteko, beraz, disenua landu dugu. Alde batetik,  blogaren aukerak aztertu ditugu ( koloreak, tamaina, estiloa, etab.), beste alde batetik,  argazkiak editatzen PPT batean nahiz Microsoft picture manager programan ikasi dugu.


Graduari buruzko informazioa bilatzeko, sartu Bilboko Magisteritza unibertsitatearen web orrialdean!

                                                      http://www.irakasleen-ue-bilbao.ehu.es/p230-home/es