Tituluan idatzita dagoen bezala, lehenengo pausuak eman ditugu!
Informazioa bilatzea beharrezkoa da gure bloga betetzeko, horregatik, hasieran, ikurren erabilera (+,-, "...",...) landu dugu Google buskadorean. Honekin lotuta "alerta"-k ikusi dugu, gai bati buruzko informazioa jasotzeko.
Geroago gure bloga sortu dugu blogger plataforman ( Googlekoa). Blogaren izena aukeratu ondoren, mezu bat idatzi dugu froga moduan. Blogeroak gara!!
Blogetan nahi duguna sar dezakegunez, ikasi dugu nola jar ditzakegun bideoak (youtubetik), musika (goeartik), PPTak (slidesharetik) eta aldizkariak (issuutik). Igotzen duguna erraz aurki dezazuen, etiketen erabilera landu dugu.
Itxura garrantzitsua da zuen arreta sortarazteko, beraz, disenua landu dugu. Alde batetik, blogaren aukerak aztertu ditugu ( koloreak, tamaina, estiloa, etab.), beste alde batetik, argazkiak editatzen PPT batean nahiz Microsoft picture manager programan ikasi dugu.
Graduari buruzko informazioa bilatzeko, sartu Bilboko Magisteritza unibertsitatearen web orrialdean!
http://www.irakasleen-ue-bilbao.ehu.es/p230-home/es

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina