2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Seigarren klasea!!

       Medikuarenera joan naizenez, klasekide bati eskatu diot informazioa, batez ere, jakiteko ikusi ditzuten programak.

       Lehenengoa Ardora progama da.  Programa honek, ariketak egiteko aukera ematen digu. Nire ustez oso interesgarria da hizkuntza aldetik. Izan ere, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez ariketak sor ditzakegulako. 30 ariketa baino gehiago sor daitezke.  Webgunean, "ayuda" atalean, gida bat dago, ikasteko nola sortu ariketa bakoitza ( gaztelaniaz, ingelesez edo galegoz idatzita dago).

     Jarraian clik eta Jclick landu dute. Aipatutakoak Zonaclick webgunean aurki ditzakegu. Generalitat de Cataluñak sortu du web orrialde hau. Hori dela eta, webgunea catalanez, gaztelaniaz edo ingelez dago. Programek berriz, euskara hizkuntza sartuta dauzkate. Ondorioz, ariketak euskeraz egitea posiblea da, baina, erabiltzaileen elkarteak ez du eskara oinarritzat hartzen.

         Hurrengo plataforma Educaplay da. Baliabide honek ariketak egiteko aukera ematen digu.  Bestalde, web orrialdean ariketa mordo bat igota daude, erabiltzaileek sortu dituztenak. Kasu honetan, hizkuntzak gaztelania, ingelesa eta frantsesa dira. Web orrialde honetan dagoen erabiltzaileen elkartea izugarria da eta aktiboki parte hartzen dute, esan dudan bezala ariketa asko daude.

         Azken programa Storybird izan da. Web orrialde hau ingelez dago eta ipuinak egiteko erabiltzen da. Hasteko izena eman behar duzu, kontu bat sortzen, ondoren ipuinak sortzen hasi gaitzeke. Oso intuitiboa denez, umeek ez dute arazorik erabiltzeko programak dituen aukerak. Sormena lantzeko oso baliagarria da.

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Bosgarren klasea!

    Webquest eredua aztertu dugu bostnaka. Klase magistralean landutako webquest-ak gaur praktiketan ikusi ditugu. Binaka webquest bat bilatu dugu interneten. Azteru dugu hizkuntza, aukerak,  nola antolatuta dauden, azken finean, zeintzuk dira zailtasunak, webquest bat sortzen badunu, ondo egin dezagun.

      Ondoren, irudiekin jarraitu dugu. Padlet web orrialdea landu dugu. Web honek irudi-horma bat egiteko aukera ematen digu. Irudi honetan nahi duguna jarri dezakegu, ez dago mugarik, testua, argazkiak edo bideoak. Bestalde, egiten duguna web gunean gordetzen da, beraz, edonondik begitratu dezakegu. Honekin lotuta, sare sozialen bidez zabaldu dezakegu.

     Aurreko praktiketan soinuari buruz landu genuena osatzeko, Youtubetomp3 aplikazioa ikusi dugu. Web orrialde honek youtuben dagoen bideo baten musika mp3 formatuan gordetzen du. Horrela izanda, erraz har dezakegu gustatzen zaigun abesti bat edo soinu bat youtubetik. Gainera, editatzeko programa guztiek mp3 formatua onartzen dute.

2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

Laugarren klasea!

   Gaurko klasean ikasi dugu bibliografiak egiten. Nahiz eta lan guztietan bibliografia egin, normalean txarto egiten dugu. Beraz, horretarako denbora ematea oso baliagarria dela uste dut. Hala ere, hurrengo lanak egiterakoan, bibliografia txarto egingo dugu berriro, erraz ahazten zitzaizkigun detaileak. Bibliografia egiteko arauak APAk ematen ditu.

    Blogarekin jarraitzeko, markadoreak aztertu dugu. Markadoreak hitz gakoak dira. Baina gakoak zertarako? Besteak gure bloga aurkitzeko zein guk infomrazioa bilatzeko erabiltzen dira. Kontzeptua oso arrunta da, biltzaileei esker. Adibide giza harutko dut Google. Aipatu dudan bezala, Google biltzaile bat da, hau da, guk sartzen ditugun hitzak weborrialdeetan bilatzen ditu. Googlek zehazki non bilatzen ditu hitzak? Tituluan? Testuan? Leku guztietan bilatzen duela erantzun zuzena izango litzateke, baina lan hau errazteko markadoreak ditugu. Markadoreak biltzaileari biltzeko lana errazten dio. Honekin lotuta, markadoreak gordetzeko weborrialdeak ditugu. Klasean erabili duguna, edo nik aukeratu dudana hobeto esanda, Delicious da. Delicius estekak gordetzeko agenda bat da. Interneten dagoenez, "odeian", edonon begiratu dezakegu.

    Informazioa bilatzeko eta elkartrukatzeko, Scoop It weborrialdea aztertu dugu. Scoop it plataforman aurki ditzakegu  mota guztietako edukiak. Bilatutako edukiak aldatu ondoren, konpartitu dezakegu sare sozialetan. Web 2.0ren filosofia oinarritzat hartzen du, hau da, aktiboki parte hartu, jaso-aldatu-plazaratu.

      Testuaren lanarekin jarraitzeko, word-ek ematen dizkugun aukera batzuk ikasi dugu. Testuak sortzeko hainbat programa daude, hala ere, Microsoft office paketean dagoen Word programa, ospetsuena da. Openoffice-k Word filosofia jarraitzen du, baina, dohainik jaitsi dezakegu.

     Diziplina arteko lanean eta musika irakasgaian bideo bat egin behar dugu. Horregatik 4 bideoen soinua aztertu dugu. Musikak edo soinuak helburu bat du, ondorioz, aproposena dena aukeratu behar dugu. Irudia eta musika lotuta egon behar dira,