Gaurko klasean ikasi dugu bibliografiak egiten. Nahiz eta lan guztietan bibliografia egin, normalean txarto egiten dugu. Beraz, horretarako denbora ematea oso baliagarria dela uste dut. Hala ere, hurrengo lanak egiterakoan, bibliografia txarto egingo dugu berriro, erraz ahazten zitzaizkigun detaileak. Bibliografia egiteko arauak APAk ematen ditu.
Blogarekin jarraitzeko, markadoreak aztertu dugu. Markadoreak hitz gakoak dira. Baina gakoak zertarako? Besteak gure bloga aurkitzeko zein guk infomrazioa bilatzeko erabiltzen dira. Kontzeptua oso arrunta da, biltzaileei esker. Adibide giza harutko dut Google. Aipatu dudan bezala, Google biltzaile bat da, hau da, guk sartzen ditugun hitzak weborrialdeetan bilatzen ditu. Googlek zehazki non bilatzen ditu hitzak? Tituluan? Testuan? Leku guztietan bilatzen duela erantzun zuzena izango litzateke, baina lan hau errazteko markadoreak ditugu. Markadoreak biltzaileari biltzeko lana errazten dio. Honekin lotuta, markadoreak gordetzeko weborrialdeak ditugu. Klasean erabili duguna, edo nik aukeratu dudana hobeto esanda, Delicious da. Delicius estekak gordetzeko agenda bat da. Interneten dagoenez, "odeian", edonon begiratu dezakegu.
Informazioa bilatzeko eta elkartrukatzeko, Scoop It weborrialdea aztertu dugu. Scoop it plataforman aurki ditzakegu mota guztietako edukiak. Bilatutako edukiak aldatu ondoren, konpartitu dezakegu sare sozialetan. Web 2.0ren filosofia oinarritzat hartzen du, hau da, aktiboki parte hartu, jaso-aldatu-plazaratu.
Testuaren lanarekin jarraitzeko, word-ek ematen dizkugun aukera batzuk ikasi dugu. Testuak sortzeko hainbat programa daude, hala ere, Microsoft office paketean dagoen Word programa, ospetsuena da. Openoffice-k Word filosofia jarraitzen du, baina, dohainik jaitsi dezakegu.
Diziplina arteko lanean eta musika irakasgaian bideo bat egin behar dugu. Horregatik 4 bideoen soinua aztertu dugu. Musikak edo soinuak helburu bat du, ondorioz, aproposena dena aukeratu behar dugu. Irudia eta musika lotuta egon behar dira,
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina