2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Zazpigarren klasea!

     Modulo astean indarra hartu ondoren, Hot Potatoes programarekin hasiko gara lan egiten. Programa honek gure ariketak egiteko aukera ematen dizkigu.

     Go!Animate web orrialdean dagoen programa ikusi dugu bideo baten bidez. Hala ere, progama hau erabiltzeko ordaindu behar dugu. Programa oso ona eta erabilgarria izan arren, aukera asko duenez, zailegia izan daiteke, batez ere umeekin lantzeko. Programa honek animazioak egiteko da, tresna profesionala dela esan dezakegu.

     Irudiekin lotuta komikiak egiteko Pixton weborrialdea landu dugu. Web orrialde honetan berriz, ez dago aukerarik animazioak egiteko.  Dena den, historiotxoak egiteko primeran dago. Lan egiteko bi modu daude, bata hasiberriei bideratuta eta bestea, adituei bideratuta. Erabilera intuitiboa denez, umeak ez dute arazorik izango komiki bat egiteko.

    Bukatzeko podcast egiteko web orrialde batzuk ikusi ditugu. Klasean lerro bakoitzak programa bat erabili du. Azken lerroan, guk bilatu dugu interneten programa edo web orrialde bat podcas-ak egiteko. Mariak eta biok, Spreaker weba erabili dugu. Web honek aukera ematen digu podcast-ak igotzeko, online egiteko edota, eta azken hau interesgarriena da nire ustez, zuzenean egiteko. Hau da, zuzenean online eman dezakegu grabatzen duguna, mundu osoak entzun dezan, streaming ematen esate baterako.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina