2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

Bigarren klasea!



     Gaurko klasean ikusi duguna oso garrantzitsua da, batez ere, aurkezpenak, lanak eta blogga egiteko. Hau da, letraren ezaugarriak, tamaina, kolorea, mota, etab. ikasi ditugu. Gure mezua plazaratzeko, argi eta erraz irakurri behar da testua. Hori dela eta, konbinatu behar dugu letra, fondoa eta letren ezaugarriak.

Adibide

      Goiko adibidean ikus dezakegun bezala, argitasuna beharrezkoa da idazten dugunean edo, bestela, irakurtzea zaila izango litzateke edo ezinezkoa.

      Informazio garaian gaudenez, gero eta pisu gehiago  dute erabiltzen ditugun artxiboak. Ondorioz, derrigorrez erabili behar dugu konprimitzeko programa bat. Ospetsuena Winzip programa da, dudarik gabe. Winzip programarekin, artxibo baten tamaina txikitzen da. Beraz, konprimitu ondoren, email batean konprimitu gabe handiegia den artxibo bat gehitu dezakegu. Ildo berean, usb batean gauza bera egin dezakegu. 

     Honekin lotuta, "consigna" serbitsua aztertu dugu. Serbitsu honek  Ehu weborrialdera artxiboak igotzeko aukera ematen digu. Hala ere, artxiboak gehienez hiru egon egon daitzeke consigna-n. Izan ere, consigna-ren helburua ez da artxiboak gordetzea, elkartrukatzeko aukera ematea baizik. Klasean irakasleak igo duen artxibo bat deskargatu dugu eta igotzeko aukera aztertzeko, guk sortutako elementu bat igo dugu.


     Lehen deskargatu dugun artxiboan, Powerpointak egiteko informazio baliagarria ikusi dugu, klasean aurkezpenak egiterakoan, Powerpoint progama erabiltzen dugulako. Hezkuntzan, teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen dira, halaber, baliabide digitalen programak ezagutu behar ditugu.

2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Lehenengo pausuak!

Tituluan idatzita dagoen bezala, lehenengo pausuak eman ditugu!

Informazioa bilatzea beharrezkoa da gure bloga betetzeko, horregatik, hasieran,  ikurren erabilera (+,-, "...",...) landu dugu Google buskadorean. Honekin lotuta "alerta"-k ikusi dugu, gai bati buruzko informazioa jasotzeko.

Geroago gure bloga sortu dugu blogger plataforman ( Googlekoa). Blogaren izena aukeratu ondoren, mezu bat idatzi dugu froga moduan. Blogeroak gara!!

Blogetan nahi duguna sar dezakegunez,  ikasi dugu nola jar ditzakegun  bideoak (youtubetik), musika (goeartik), PPTak (slidesharetik) eta aldizkariak (issuutik). Igotzen duguna erraz aurki dezazuen, etiketen erabilera landu dugu.

Itxura garrantzitsua da zuen arreta sortarazteko, beraz, disenua landu dugu. Alde batetik,  blogaren aukerak aztertu ditugu ( koloreak, tamaina, estiloa, etab.), beste alde batetik,  argazkiak editatzen PPT batean nahiz Microsoft picture manager programan ikasi dugu.


Graduari buruzko informazioa bilatzeko, sartu Bilboko Magisteritza unibertsitatearen web orrialdean!

                                                      http://www.irakasleen-ue-bilbao.ehu.es/p230-home/es